domingo, 25 de abril de 2010

Robotak, zientzialari berriak


Egin beharrekoa aurrez ordenagailuz programatu, eta automatikoki egin! Hori da, hain zuzen ere, robotek orain arte egin dutena. Baina, pentsatzen al dute?
Orain, teoriak formulatzeko, esperimentuak egiteko eta emaitzak interpretatzeko gai den robot bat diseinatu dute. Bitxia, ezta?
Osagaiak nola egin aski ezaguna da. Baina orain, adituek pieza edo zati horiek guztiak bateratu dituzte eta robot berri hau eraikitzea lortu dute. Robotak ordenagailu baten ahalmena eta roboten abilezia izatea espero dute. Eta robota arazo zientifiko baten aurrean jarri dute. Moldatuko al da bakarrik?
Orain arte, ez du arazorik izan zientzialari baten lana egiteko. Izan ere, ikusi dute pentsatzeko gai dela eta nahiko bizkorra dela. Zientzialarien ordezkoa izango ote da? Hori egiaztatzeko, hurrengo erronka gainditu beharko du; zientzialari onek bezala, aurkikuntza berriren bat egin beharko du




No hay comentarios:

Publicar un comentario