martes, 17 de marzo de 2009

Teknologia Berriak hezkuntzan

Gaur egungo gizarteaz hitz egiterakoan teknologia berrietaz ari gara ere baina teknologia berriak ikastetxeetan ezinbestekoak ote dira? Interneten topatutako artikulu batean (http://www.hikhasi.com/artikulua/707) egileak teknologia berriak hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutela dio. Ados nago berarekin, egungo mundu honetan teknologi berriez inguratuta gaudelako, askotan konturatu gabe baina gure eguneroko bizitzaren parte dira. Haurren kasuan pixkanaka-pixkanaka, ordenagailuen erabilpena menperatzea, joku interaktiboak ezagutzea, word programak eta antzekoen funtzioa ezagutzea oso erabilgarria da etorkizunean hain bizitzan barneratzeko. Kontua da noiz eta nola erabiltzen jakin behar dugula, haur hezkuntzatik hasita era ludiko batean. Modu honetan, umeek konturatu gabe irakasgaiarekin lotutako ezagutzak bereganatuko dituzte eta bide batez, teknologia berriak erabiltzen jakingo dute.
Amaitzeko, gai honi buruzko bideo bat erakutsi nahi dizuet. Bertan 3 ikastetxe desberdin haien ikasgeletan teknologia berriak nola integratu duten ikusiko duzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario