domingo, 8 de marzo de 2009

TIM O´ REALLY


Tim O´Really (1954, Irlanda) Web 2.0 kontzeptuaren asmatzailea da, berak 2004.urtean web 2.0 aren kontzeptua publikoki aurkezteko konferentzian parte hartu zuen. Horrez gain, O´Really Media editorialaren sortzailea eta zuzendaria da. Gainera, software librearen bultzatzailea da eta Perl lengoaiaren garapenean parte hartu du (programazio lengoaia). Hasieran, O´Really literaturan interesatuta zegoen baina laster informatika arloa ezagutu eta hortan aritu zen.

1993.urtean interneteko lehenengo portala sortu zuen: Gobal Network Navigator, geroago AOL izango zena. 2000. urtean Safari Books Online sortu zuen, hau da, informatika, ekonomia, teknologia berriak, etab. gaiei buruzko liburuen bilduma digitala.
Gai hauen inguruko hainbat liburu,konferentzia,artikulu argitaratu ditu.


Amaitzeko, hona hemen bere bideo bat, pasaden urtean New York-en egindako Web 2.0ren erakusketan, non O´Really Mediaren helburua edo misioa zein den, nola izan ziren hasierak eta etorkizuna nola ikusten duen azaltzen du.




No hay comentarios:

Publicar un comentario